2017KO MARTXOAK 8 MARZO DE 2017, KONTZILIAZIOARI BURUKO WORLD KAFEA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN

by 23 Mai 2018Experiencia

2017ko martxoaren 7an, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kolaboratu genuen 120 lagunetik gora elkartu zituen ekitaldia diseinatzen eta garatzen. World Kafe formatuarekin, 15 lan-mahai eratu ziren eta horietan partehartzaileek eztabaida bizia izan zuten Gipuzkoako lurraldeak Berdintasun eta Kontziliazioaren esparruan dituen erronken inguruan.

Markel Olano Diputatu Nagusia izan zen ekitaldian buru, eta berarekin Miren Elgarresta, emakume eta gizonen arteko Organoko zuzendaria izan zen. Ekitaldia Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduera nagusia izan zen. Linking Ideas-etik sostengua eman genion geure bezeroari ekitaldiaren kontzeptualizazioan, diseinuan eta antolaketa-gakoak finkatzen, eta baita eztabaidaren ondorioak jasotzen eta laburbiltzen.