EGITEN DUGUNA :: EKITALDIAK
«Pertsonek zer esan duzun edo zer egin duzun ahaztu egingo dute, baina beti gogoratuko dute nola sentiarazi zenituen.» Maya Angelou
Pertsonak elkartzen dituzunean, beti sortzen da zerbait desberdin eta berezi; horregatik, ekitaldiak une ahaltsuak dira ospatzeko, ezagutzak partekatzeko, proiektua sendotu egiten duten emozio kolektiboak zabaltzeko, aintzatespena lortzeko eta konexio egonkorrak sortzeko.

Eskarmentu luze eta emankorra dugu askotariko ekitaldiak kudeatzen zeregin guztietatik (diseinutik eszenatokiraino) eta horregatik ongi dakigu bezeroaren helburuekiko erabateko koherentzia giltzarria dela.
Prestaketan eta ondorengo kudeaketan baliabideak egoki erabiltzen dakigu, eta jakina: ekitaldia bera behar bezala garatzea bermatzen dugu.

Gure lanari buruz esaten dena: sendotasuna, kalitatea eta dotorezia.

IDEIA ETA DISEINUA
Ezin da denak edozerretarako erabili. Horregatik, gure balio erantsirik behinena bezeroaren beharrak ulertzea eta egingarri bihurtzea da, ekitaldi edo kontakizunerako ideia originalak proposatuta. Protagonista egokiak identifikatzen ditugu, eta eszenaratzeko formaturik onena eskaintzen dugu.
KOMUNIKAZIOA, KUDEAKETA ETA DISEINU GRAFIKOA
Helburu diren publikoetara une egokian iristeko kanalak eta euskarriak definitzen ditugu. Ekitaldiaren irudia sortzen dugu eta aplikazio guztietara zabaltzen dugu. Hala behar denean, komunikabideekiko harremana kudeatzen dugu, eta bezeroak hala eskatzen duenean, baita hornitzaileekin ere.
AURKEZPENA, ZUZENDARITZA, DIFUSIOA…
Erakundea eta bere sektorearen nondik norakoak aztertuta, ekitaldiaren gidoia prestatzen dugu. Askotan hala eskatzen digutenean, eszenatokiaren gainetik ere garatzen dugu, eskarmentu handia baitugu ekitaldi publikoen aurkezpenean, askotariko formatutan.

Sare sozialen difusioa ere egiten dugu, proposamenean integratuta.