PRIBATASUN POLITIKA
BILDUTAKO INFORMAZIOA
Harremana: Erabiltzaileak geure orrian izena ematen duenean, berari buruzko informazio pertsonala har dezakegu, besteak beste (adibide modura eta ez zehatz-mehatz esanda), izena, deiturak, posta elektronikoko helbidea eta iruzkinak.

ZURE INFORMAZIOAREN ERABILERA
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (aurrerantzean, LOPD) eta LOPD garatuko duen erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak diotenari jarraiki LINKING IDEASk, erabiltzailearen izaera pertsonaleko datuak gordeko dituen fitxategiaren arduraduna den heinean, Eduki hauek boluntarioki erabiltzen dituzten erabiltzaileen esku uzten du, jarraian, izaera pertsonaleko beren datuek jasoko duten erabilera eta babesari buruzko informazioa.

Webgune honetako edozein Eduki erabiltzeak Pribatutasun Politika honen eta zure datuen erabileraren berariazko onarpen osoa dakar.

Datuon erabileraren xedea da harremanetarako datuak biltzea, erabiltzailearekin harremanetan jar gaitezen LINKING IDEASk eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak bere esku jartzeko, bai eta erabiltzaileek egindako eskaera edo galderei erantzuteko ere.

INFORMAZIO OROKORRA
Internet bidez bisitatzen gaituzun bakoitzean gure webguneaz egin duzun erabilerari buruzko informazio orokorra biltzen dugu. Ondokoak izan daitezke aipatu informazioak: gure webguneak sarean izan dituen sarrera-puntuak, bai eta irteera-puntuak ere (URLa edo erreferentzia-domeinuak, adibidez); webgunean zeharreko zirkulazioari buruzko estatistikak; bisitatutako webguneak; inprimatzeak, sistema eragilea eta ‘browser’ mota. Halaber, erabiltzaileek gure webguneko orrialdeak eskatzen dituztenean, orrialdetara sartzeko erabili den IP helbideak automatikoki gordetzeko aukera izango dute gure zerbitzariek.

Informazio orokor horrek ez zaitu pertsonalki identifikatuko eta ez zaio zure pertsonari lotuko kanpoko xedeetarako. Informazio orokor zehatza -edo guztia- jaso, bildu eta edonola ere agertu edo erabiltzeko eskubidea dugu, beti ere aipatuak pertsonalki identifikatzen ez bazaitu. Aipatua beste enpresa batzuekin partekatzen dugunean ez da beste erabiltzaile baten eskura geratuko eta ez da zurekin harremanetan jartzeko erabilia izango. Bere xede bakarrak Pribatutasun Politika eta Baldintza Orokor hauetan zehazturiko horiek izango dira.

Erregistratutako zure datu pertsonaletara sartzeko, horiek zuzentzeko, indarrik gabe uzteko edo horien aurka egiteko eskubidea duzu, info@linkingideas.eus posta elektronikoaren bidez