GURI BURUZ :: LINKING IDEAS
Ideiak, pertsonak eta erakundeak elkarrekin lotzen ditugu. Ikusten denetik haratago pentsatzera garamatzaten proiektuak atsegin ditugu, eta horrelakoetan maiz agertzen diren korapiloetan desegiteko gonbita ikusten dugu. Uste baitugu sormena horietan datzala: askotan aurresanezinak diruditen konexio-puntu horietan, hantxe baitago zerbait berria sortzeko energia.

Linking Ideas konexio horietako baten emaitza da: Ana Erostarbe eta Pilar Kaltzada gara eta 2015. urteaz geroztik, bidegurutze, esperientzia, ilusio eta gaitasunak partekatzen ditugu, Linking Ideas markaren bidez gauzatzen ditugunak.

Komunikazio estrategikorako aholkularitza-prozesuetan eta urte askotako eskarmentua dugu, lanean eta ikasten, komunikazio korporatiboan, berdintasunean, komunikabideen eta komunikazio-kabinetearen kudeaketan, sare sozialetan, diseinu grafikoan, sorkuntza-prozesuetan, ekitaldien antolaketan eta aurkezpenean eta zuzendaritza-prestakuntzan.

Ez dugu denetarik egiten, baina badakigu zein den ia den-dena behar bezala burutzeko laguntza egokia. Izan ere, konexioetan jarduten dugu eta, horregatik, 360º zerbitzua eskain diezaiekegu gure bezeroei, laguntzaile-sare sendo baten bidez. Onak dira eta beren lanak hobeak egiten gaitu. Emaitza: zerbitzu integrala, bizkorra eta berezia bere bikantasunean.

Mundu hauen guztien zeruertzak elkarrekin lotzeko aukerak, ideiak konektatzekoa, bereziki kitzikagarria zaigu. Hortik datorkigu izena. Hortik datorkigu zu ezagutzeko gogoa ere.

Linking Ideas gara.