EGITEN DUGUNA :: KOMUNIKAZIO KORPORATIBOA
«Gatzak ez du esaten gazia denik.» Abé esaera
Erakundeek, pertsonek bezala, etengabe komunikatzen dute, baita isiltasunetik ere. Egiten duten guztiak komunikatzen du: bere helburu eta estrategiek, zuzendaritza-estiloak, langileek, ekoizpen- eta kudeaketa-prozesuek, erakunde-egiturek, kolaborazioek…. Eta Komunikazio Korporatiboaren zeregina da guztia kudeatzea eta zabaltzea, barne eta kanpo-proiekzioak barne hartuta.

Beraz, lan-tresna estrategiko giltzarria da, erakundearen helburuak, publikoak, prozesuak, kanalak, irudia eta euskarri egokiak ezarri egiten dituelako.

IRUDI KORPORATIBOA
Erakundearen marka eta haren inguruan jira-biran dagoen unibertsoa ezinbestekoak dira haren irudi egokia finkatzeko, eta beraz, enpresa-helburuekin erabat lotuta egotea oso garrantzitsua da. Geure bezeroei lagundu egiten diegu branding beharrak analizatzen, komeni denean marka berriak sortzen, esloganak proposatzen eta euskarri korporatiboetara egokitzen (web gune, bisita-txartel, marketing kanalak, eta abar).
Itxura eta itxurakeria ez dira gauza bera. Estetikak gauza asko hartzen ditu bere baitan, izena eta izana batera datoz eta.
BARNE-KOMMUNIKAZIOA
Giza-Baliabideen sailetik kudeatu izan da barne-komunikazioa, baina azken bolada luzean Komunikazio Korporatiboaren arlora egin du jauzia. Komunikazioaren eta bere euskarrien (newsletter, intranet, posta elektronikoa, kartelak…), gakoak ezagutzea eta horren guztiaren garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da erakundearen klima eta kultura lantzeko. Linking Ideas-etik barne-komunikazio planak garatzen laguntzen dugu, ongi baitakigu pertsonek diotena askoz sinesgarriagoa dela edozein publizitate-emaitza baino.
KANPO-KOMUNIKAZIOA
Planak diseinatu eta garatu egiten ditugu, edota ekintza zehatzak aurrera ateratzen lagundu egiten dugu (ekitaldiak, Erantzukizun Korporatiboko ekintzak, babesak, eta abar). Aukerak bilatu edo sortu egiten ditugu, eta koherentziaz kudeatzen ditugu.
Komunikazio-kabinetea
Hedabideekin harremanetan eskarmentu handia dugu, eta gure gain hartzen dugu geure bezeroen publicity delakoa, dela marko egonkor baten, dela proiektu zehatzen baitan (ekitaldi berezietan, adibidez). Oso jantzita gaude politika, ekonomia, enpresa eta gizarte-agendatan eta horrek ahalbidetzen digu, besteak beste, krisi-komunikazioa ere erantzukizunez eta bermeaz zuzentzea.
Social Media
Begien bistakoa dirudi, ez da? Sare sozialen bidez komunikatzea ezinbestean hartu behar da kontuan komunikazio-korporatiboaren kudeaketan, eta horregatik, bere gakoak, argiak eta ilunak ezagutu egin behar dira. Ez baita gauza bera han edo hemen aritzea, Linkedin edo Twitterren, adibidez. Ulertu behar baita irismen handia eman dezaketela sareek, baina horretarako helburuak, hartzaileen ezagutza eta kudeaketa profesionalak nahitaezkoak dira. Horixe eskaintzen dugu.