Askotariko dinamika eta metodologiak erabiltzen ditugu, beharretara egokitzen ditugu, eta lan-saio indibidualak edo taldekakoak egiten ditugu denborari zukurik handiena ateratzeko: behar diren ebidentziak azalera ateratzeko, komunikazio estrategikoko helburuak finkatzeko eta prozesu eta erantzun berriak proposatzeko. Team building estrategiak ere lantzen ditugu, eta horri lotutako ekintzak diseinatu eta garatu egiten ditugu.
Bezeroaren beharrek hala eskatzen dutenean, kolaborazio-eredu egonkorragoak ere eskaintzen ditugu, erakundearen estrategia zabaltzean laguntzeko eta komunikazio-emaitza egokiak bermatzeko.