GIPUZKOA POESIAZ BETE GENUEN

Api 2023 | EKITALDIEN ZUZENDARITZA, KOMUNIKAZIO KORPORATIBO INTEGRALA

Joan den martxoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren enkarguz, ekintza pilotu bat diseinatu eta aktibatu genuen, poesia Gipuzkoako gizarteari hurbiltzeko, besteak beste.

 «Comparte belleza» ekimena, komunikabideen aurrean martxoaren 15ean aurkeztua, 21era arte luzatu zen, Poesiaren Mundu Egunera arte. Horren bidez, Gipuzkoako gizarteko arlo guztietako hogeita hamar ordezkarik parte hartu zuten bideoan poesia irakurtzen, eta edukiak zabaldu ziren sailaren sareen bidez. Halaber, proiektuaren esparruan, herritarrei dei egin zitzaien beren sareen bidez eduki propioen ekarpena dinamizatzeko, #ComparteBelleza eta #EdertasunaZabaldu etiketak erabiliz aste osoan.

Jarduera horri gehitu behar zaizkio ekintzaren irudi korporatiboaren diseinua eta horri lotutako edukien lanketa, bai eta prentsan, irratian eta hedabide digitaletan publizitate-kanpaina bat abian jartzeko materialen garapena ere. Oso gustuko izan dugu ekintza biribil hori martxan jartzea… poesia oso gustuko dugu eta.