GUZTIOK MUGITUZ, KOLOREZ BETETAKO SARIAK

Abe 2022 | EKITALDIEN ZUZENDARITZA, KOMUNIKAZIO KORPORATIBO INTEGRALA

Laugarren urtez jarraian, Guztiok Mugituz sarien antolaketan parte hartu dugu. Sari horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sustatu ditu, eta dagoeneko gure-gureak ere badira.

 Sari honen helburua lurraldearen mugikortasun iraunkorra sustatzen duten ekimen, programa edo proiektuak aintzatestea da, eta seigarren edizio honetan Gehituk, Euskal Herriko gay, lesbiana, trans, bisexual eta intersexualen elkarteak jaso du saria.

 Gure lana topaketaren kontzeptualizaziotik hasi eta zuzendaritzaraino eta haren ekoizpeneraino iritsi da, enpresa hornitzaile guztiekin lankidetzan. Aurtengo zeremonia, Tabakaleratik Donostiako ikuspegi ikusgarriekin, bereziki koloretsua izan zen. Kukai Dantzak parte hartu zuen eta streaming bidez ere eman zen.