GRUPO EGILE, ZEHAZTASUNEAN MUNDUKO LIDERRA DEN TALDERAKO MARKAREN UNIBERTSIO BERRIA

by 23 Mai 2018Experiencia

2017. urtearen hasieran amaitu genuen 2015ean abian jarritako gogoeta estrategikoaren mugarrira heldu ginen Grupo Egile-rekin, helburu berrietara zuzendutako ekintza komunikatiboak inplementatzera iritsi ginenean.

Egindako lanaren emaitza izan da lehen Corporación Egile XXI eta gaur Grupo Egile deritzaionaren marka erabat berritua, taldearen errealitatea hobeto jasotzen duen branding-sistema osoa. Marken unibertso berria Estudio Doble-rekin batera garatu dugu eta horri esker, ikuspegi bateratua eskaini dugu Taldea osatzen duten enpresen eta taldearekiko bestelako loturak dituztenak osorik islatzea lortu da.

Denbora honetan guztian, ad hoc garatutako komunikazio-planaren baitan, taldearentzat eta berau osatzen duten enpresentzat berariazko ekintzak garatu ditugu (aplikazio grafikoak, seinaletika, errotulazioa, eta abar) eta webguneak ere berritu ditugu, edukiak, programazioa eta diseinua sakon aztertu eta garatuta, horretan Duok etxearekin eskuz esku egindako lanaren oinarrituta.