SKOLAE, NAFARROAKO GOBERNUAREN HEZKIDETZA PROIEKTUA

23 Ira 2017

2017ko uztaila eta abuztuan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailarekin kolaboratu dugu SKOLAE bere planaren komunikazioaren diseinuan; 2017-2021 hezkidetza plana da eta Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateetan garatuko da.

Proiektu hauengandik gertu izatea opari bat da, ikuspegi aberatsa eskuratzen digulako ulertzeko zertan eta nola ari diren berdintasunean zehar-lerro gisa, eta erroetaraino, hedatzen ari diren erakundeen lana ulertzeko. Hezkuntza, hizki larriz idatzita, gizarte-aurrerapenetarako giltzarria da.
pilotua 2017-2018 ikasturtean abiatu da 16 ikastetxetan, eta bere helburua da Nafarroako eskola guztietara zabaltzea datozen lau urteotan. 0-3 eta 18 urte bitarteko ibilbidean, helburu, eduki eta zeharkako ekintzak proposatu dira.
Proiektuan geure ekarpena naming eta marka proposatzea eta diseinatzea izan da eta horerz gain, edukiak eta diseinua landu dugu askotariko aplikazioetarako (esku-orria, programa, panelak, eta abar) Estudio Doble-rekin batera.