SSI-REN 30. URTEURRENA, LAN SOZIALAREN ADIBIDE

21 Abe 2016

30 urte ez dira egunero betetzen, eta beraz, ohore handia izan zen Linking Ideas egiten dugunontzat SSI – Servicios Sociales Integrados enpresarekin une berezi hau partekatzea, urteurrena, ospakizuna eta gogoetan eskuz esku jardutea 2016ko abenduaren 1en.

SSI Taldea gizarte-ekimeneko enpresen kooperatiba da, onura publikoa aitortua duena, eta Euskadin mendetasun eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen beharrizanak estaltzea da bere helburua. Beren historia liluratzeko modukoa da, egoera ekonomiko ahulean zeuden emakumeen ekintzailetza eta auto-enplegutik abiatuta, bisio propio sendoan eta baloreetan oinarrituta etengabeko berrikuntzaren adibide argia bilakatu dira.

Taldeko zuzendaritzako emakumeekin lan egitea plazerra eta ikasbidea izan zen guretzat, ospakizuna definitzen, kontakizuna berrikusten, eta gogoangarria izan zen arratsaldean den-dena primeran atera zedin laguntzen. Alde grafikoa jorratzeko Estudio Doble izan zen geure euskarria.