ZIRGARI SARIAK: BERDINTASUNAREN AINTZATESPENA

Mar 2022 | KOMUNIKAZIO KORPORATIBO INTEGRALA

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k Zirgari sariak antolatu dituzte 2016az geroztik, Bizkaian emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten duten pertsonak, erakundeak eta enpresak aintzatesteko. Bigarren urtez jarraian, plazer handiz lagundu ahal izan genien, galako gidoia eta ikus-entzunezko piezak diseinatzen eta idazten lagunduz. Berriz ere, gure enkargua ospakizuna aldarrikapenetik eta begirada feministatik kokatzea zen, aurreko edizioaren ildo nagusiari jarraipena emanez.

 Aurtengo edizioa 60 hautagairekin baino gehiagorekin itxi da, Bizkaiko gizarteak Berdintasunaren alde duen konpromisoa berretsiz. Sarituak hauek izan ziren: Ekonomia Zientzietan doktorea den Milagros García Crespo (ohorezkoa), Berdintasunaren aldeko Emakume Abokatuak (Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkakoak), Ellacuria Fundazioaren Babel Dorrea ekimena (Ahalduntzea eta Balio Aldaketa) eta Portugaleteko Aisialdi Sarea (Herritar Aktiboak). Guretzat plazer handia izan da, atzealdetik, aintzatespen hori beste era batera begiratzen duen gizarte bat eraikitzeko hain beharrezkoak diren lan desberdinei laguntzea.