CONFLEX, ZIENTZIA KOMUNIKATZAREN GARRANTZIAZ

25 Ots 2019

Iraganak kontatzen du eta geure iraganeko bizitzak zientziaren munduarekin oso konektatuta daude. Horregatik, Madrilgo Unibertsitate Autonomoak Zientziaren Komunikazioa jorratzeko tailerra eskaini zigunean, ez genuen bi aldiz pentsatu. Mundu osoko 15 bat ikertzaile gazterekin lan egiteak geure mundutxo horiek berritzeko aukera eman digu.

“Goal-oriented Communication skills for scientists: from reflection to practice” izenburuko jardunaldia otsailaren 14an egin genuen Bilbon, bertan antolatu baitzuen CONFLEX partzuergoak hamar eguneko goi-mailako prestakuntza-programa. Partzuergoan parte hartzen dute entzute handiko unibertsitate, ikerketa-zentro eta bazkide industrialek, munduko bazter guztietakoek, eta bere helburuen artean nabarmentzen da doktorego-ikasleak formatzea egitura malgu eta fluidoen esparrua. Disziplina askokok gaiak jorratzen dira eta ospe handiko profesionalek parte hartzen dute, Enrike Zuazua, Alexander von Humboldt katedraduna buru delarik, eta Magaly Roldanek koordinatuta.

Komunikazioa elementu giltzarria da ikerketa-proiektu guztietan eta horrez gain, arrakastarako gakoa ere bada norberaren ibilbide profesionalean. Teoria lantzeko denbora izan genuen, kamera aurreko praktika egiteko ere bai, eta eztabaida ez zen falta izan. Egun trinkoa izan zen, baina zinez aberasgarria.