EMAKUME HAUTETSIEKIN KOMUNIKAZIO POLITIKOAN TREBATEKO PRESTAKUNTZA BASQUESKOLA-REKIN

17 Abe 2017

2017ko urritik abendura bitartean garatu dugu prestakuntza saio hau komunikazio-gaitasunak landuz Euskadiko udal-politikan diharduten emakume hautetsiekin. “Politika eraldatzailerako komunikazioa genero ikuspuntutik” izenburua du eta propio sortu dugu Linking Ideas-en Virginia Woolf Basqueskolak eskatuta.

Lan honek aukera eman digu geure eskarmentua aplikatzeko ezinbestekoa den eraldaketa-esparruan, hots, udal mailako politikagintzan, eta gainera, beren protagonisten bidez egitekoa.
Aukeratu den prestakuntza ereduak saio presentzialak eta online eredua konbinatzen ditu eta ondoko gai nagusiak jorratu ditu: ahotsa eta entzuketa aktiboa, komunikazio-estiloak, hedabideak eta ez-ahozko komunikazioa. Saioaren helburua da emakume politikarien esku jartzea beren zereginetarako behar izan ditzaketen tresnak, gaitasun komunikatiboak garatuz eraginkorrago izan daitezen.

Eudel eta Emakundek bultzatu dute. Ikastaro osoa neurrirako lau bideo-tutorialek osatzen dute, Yamba TV-rekin batera ekoiztu ditugunak, eta hiru hileko tutoretza pertsonalizatua ere eskaini du.