EUSKADI, HERRI BAT MUNDUAN, MUNDUKO HERRI BAT

1 Uzt 2019

Herri-jakintzak dio inor ez dela Facebook-en dirudien bezain ederra, ezta nortasun-agiriak erakusten duen bezain gatzgabea ere. Beste horrenbeste esan daiteke herriei buruz. Markak munduan erakusteko erronka zaila da, eta beti ulertzen dan abian ari den prozesu bat bezala.
2019. urtean aukera izan dugu lehen ekainaren 19an Bilbon egin den Euskadi Basque Country Egunaren antolaketan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritzaren eskutik; disziplina anitzeko topaketa izan da Euskadiren proiekzioa sendotzeko, geure balore eta ekintzetatik abiatuta. Markaren esentzia aurpegi askokoa den bere identitatean datza. Antzinako herri bat gara, abangoardia maite duena.

Proiektu honek aukera eman digu geure gaitasunak eskaintzeko gogoeta eta ekarpenak partekatzea helburu duen foro baten. Fase guztietan parte hartu dugu, Kanpo Harremanetako idazkaritzak ezarritako oinarrien gainean: sorrera, jardunaldiaren ardatzak izan ziren hiru eztabaida-mahietako osaketa, idazkaritza teknikoa, difusio-plana lagundu, identitate grafikoa eta irudi-zein difusio-euskarriak (Doble Estudioarekin eskuz esku), ikus-entzunezko euskarriak (Filmak eta Yamba TV-rekin), jardunaldiaren dinamizazioa, eta abar.

Pertsonak eta lurraldeak gero eta lotura trinkoagoak dituzten testuinguru honetan, geure baloreak eta indarrak munduaren aurrean agertzeko abiaburuak dira. Ikasteko, hazteko, partekatzeko.